gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
Grupo de personas esperan para entrar a una visita al monumento Galerías Punta Begoña

Prestakuntza, sorkuntza eta kultura gunea. 2022an Punta Begoña

Pandemiaren ondoren, Punta Begoñak apirilean irekizuen berriro, galeriak erabili zireneko mendeurrena zela eta, eta horiek berreskuratzeko eta gizarteak erabiltzea helburu duten obrek aurrera egin zutela aprobetxatuz. Bisita berrituak eta apirilean eta maiatzean areto nagusia historiaz, irudiz eta argiz betezuen ikus-entzunezko ikuskizun bat sartzeak teknikoki agortu zituzten plaza erabilgarriak, %97,8ko okupazioarekin.

Sortutako interesa areagotu egin zen talde antolatuek, ikastetxeek, GKEek, kultura-, gizarte-, sentsibilizazio- eta gizarteratze-elkarteek, bai eta prestakuntza orokor espezializatukoek egindako bisita-eskaeren bidez. Eskari horri erantzuteko, ahal izan diren aparteko txanda guztiak sortu behar izan dira, obra eta kultura-jarduerekin bateragarriak; eta hasieran eskainitako plazen %154 baino gehiago bete dira.

Bisitariak Getxotik, Bizkaiko herrietatik eta Euskadiko gainerako herrietatik datoz, baina baita Madril, Extremadura, Gaztela eta Leon, Kantabria, Andaluziaeta abarretatik ere.

Azken hilabeteetan, ezagutzaren arloan, bisitak eta jarduerak egin dira honako hauekin: Industria Siderurgiako Langileen Fundazioarekin, Bilboko Prestakuntzaeta Aisialdirako Elkartearekin, Durangoko Adinekoen Zentroarekin (150 pertsona) eta Elorrieta-Errekamari LHko Zentroarekin. UPV/EHUko Kultura Ondarearen arloko hainbat masterretako ikasleekin eta profesional eta erakunde ospetsuen bisitaldiekin ere bai, hala nola Balmasedako Gazteluaren kudeaketa-taldea, Sestaoko Labe Garaia berreskuratzeko arduradunak, Bilbao Business School Ganberako ikertzaileak, etab.

Udal programekin izandako lankidetza Zahartze Aktiboa-Getxo Lagunkoia edo “Toponimia eta euskara Getxon” ekimenetan islatu zen.

Gizarte-arloan, GIB-hiesa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko T4elkarteak 30. mendeurrena ospatu zuen Galerietan. Eta kulturaren arloan, GetxoPhoto Irudiaren Nazioarteko Jaialdia ez zen falta izan, eta, besteak beste, honako jarduera hauek egin ziren: «Encerrona», «Txin.txin», «MAPS» edo «EMI», publikoaren presentzia handiarekin.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Punta Begoña, kultura-ondarearen eta turismo jasangarriaren nazioarteko prestakuntza eredua
Azken hilabeteotan, Punta Begoña Galeriak hainbat aintzatespen eta sari jaso dituzte zenbait eremutatik zaharberritzeko eta balioa emateko proiekturako. Garrantzitsuena da,...
Shinova en Un País para escucharlo de RTVE grabando en Punta Begoña
Galeriek durundi eta dir-dir egiten dute "Un país para escucharlo" saioan
Ariel Rot musikari argentinarrak gidatzen duen “Un país para escucharlo” RTVEko saio ezagunak, martxoaren 5ean Kantauri isurialdeari eskaini zion bere...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.