gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Vocentok elkarrizketa luzea eskaini dio Punta Begoña Fundazioaren gure zuzendariari

El Correo-rekin izandako elkarrizketan –apirilaren 15ean inprimatutako edizioan eta aurreko eta ondorengo egunetan edizio digitalean argitaratua– adierazten da Punta Begoña Galeriak berreskuratzeko eta balioa emateko proiektuak kulturaren, prestakuntzaren, historiaren, turismoaren edo gizartearen esparruetan izan duen eragina, baita prozesuaren epeak eta ibilbide-orria, Nerbioi itsasadarraren ondare-eraldaketan eta -bultzadan izan duen garapenaren inkardinazioa edota erakunde guztien inplikazioa ere Punta Begoñaren eta haren kultura-paisaiaren berreskurapena optimizatzeko.

Bisiten eduki berriak ere iragartzen dira: “denboran zeharreko bidaia“, birsortze birtual itzelei esker posible egiten dena. Horiei esker, Bizkaiaren eta monumentuaren une historiko garrantzitsuenetara lekualdatu daitezke eta bertatik gaur egungo paisaiarekin kontrastatu.

Elkarrizketa baten eduki osoa erreproduzitzen dugu. Elkarrizketa horrek asko laguntzen du proiektuaren zabalkundean, egunkariaren edizio orokorrean sartu baita, Estatuko irakurrienetakoan.

Hemen: elkarrizketaren transkripzioa: Maria Peraita, Punta Begoña Fundazioaren zuzendaria: «Itsasadarra parte-hartzea merezi duen lurralde-proiektua da» | El Correo

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
PUNTA BEGOÑA GALERIAK ZIENTZIAZ BETE DIRA.
150 zientzialarik baino gehiagok parte hartu dute Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu eta Getxoko Punta Begoña Galerietan ospatu den Zientziaren Astean....
Visita guiada en las Galerías Punta Begoña en Getxo
Punta Begoñak bisita-programari ekingo dio berriro, espazio gehiagorekin eta irudi berrituarekin
Getxo, Bizkaia eta Euskadiko gako historiko berriekin; aurreko bisitetan helezinak ziren lekuetarako sarbidea eta bisita fisikorako laguntza digitala Punta Begoña...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.