gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Zabalik dago Punta Begoña Galerietako 2017ko bisita gidatuetan izena emateko epea

Apirilaren 1ean hasiko dira berriz ere galerietako bisita gidatuak; aurten, uztailaren 31ra arte egingo dira. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Getxoko Udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira deituta: 94 491 08 00.

2017ko bisitetan, eredu berria abiatuko da: hain zuzen, ibilaldi gidatuari erakusketak gehitu dizkiogu hilabetero, proiektuaren aurrerapausoen berri emateko. UPV/EHUren eskutik egiten ari garen ikerketak erakutsi nahi ditugu, azalpenezko elementu dinamiko eta dibulgatzaileen bitartez. Hilabetero aldatuko dira eta, horiei esker, modu bisualagoan eta erakargarriagoan ezagutarazi ahalko ditugu gure lanen emaitzak.

Webgune honetan argitaratuko da hilabete bakoitzeko edukiei buruzko informazioa. Aldez aurretik emango dugu haren berri, interesatuta daudenek bisitetarako izena eman ahal izan dezaten.

Hona hemen bisitei buruzko informazio praktikoa: 

  • Doakoak dira.
  • Taldeetan, gehienez, 25 pertsona egon daitezke.
  • 10 urtetik aurrera parte hartu daiteke.
  • Asteartetik igandera dira.
  • 50 minutu diraute.
  • Euskaraz eta gaztelaniaz egiten dira (Getxoko Udalaren webgunean kontsultatu ditzakezu bisiten hizkuntzak).

Ordutegia, apiriletik uztailera:

  • Astelehenetan: ez dago bisitarik.
  • Astearteetan: 12:30ean.
  • Asteazkenetan: 18:30ean.
  • Ostegunetan: 12:30ean.
  • Ostiraletan: 17:30ean eta 19:00etan.
  • Larunbat eta igandeetan: 13:00etan, 17:30ean eta 19:00etan.

Abuztuko ordutegia: sarrera dohainik asteartetik igandera, 12:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara. Ez da bisita gidaturik egongo.

Irisgarritasuna: aurreikusi da igogailu bat jartzea 2017ko bigarren hiruhilekoan. Bisitarako haren beharra baduzu, gomendatzen dizugu 944 91 08 00 telefono-zenbakira deitzea eta jadanik martxan den galdetzea.

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Europako Kontseiluak Punta Begoñaren zaharberritzearen izaera europeista nabarmendu du, eta bere webgune ofizialean sartu du, "Belvedere for History" gisa
Punta Begoña Galeriak zaharberritzeko proiektuaren eta European Heritage Days programaren arteko harremana indartu egin da. 2024an, “Punta Begoña, Zuzenean” Irrati...
Gure oroimenean Jose Maria Ballester, Europako kultur ondarearen erreferente nagusia eta Punta Begoñaren bultzatzaile sutsua
Joan den apirilaren 1ean hil zen José María Ballester, kultura-ondarearen kudeatzailea, kazetaria eta nazioarteko funtzionarioa, Europako Kontseiluko Kulturako zuzendari nagusia...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.