gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Berdintasuna Lurraldearen Antolamenduan: generoak zeharkatutako paisaia

Jardunaldiaren helburua da genero ikuspegia eta gizon-emakumeen arteko desberdintasuna arlo politikoan eta, zehazki, lurralde antolaketaren arloan, txertatzeko beharraren gaineko gogoetarako gune bat sustatzea.

Ikuspegi berri horiek eta batez ez horien aplikazio praktikoa ez dira nahi beste txertatu, orain arte. Gizon-emakumeen arteko desberdintasuna ez da beti aintzat hartzen hirigintzan eta lurraldearen kudeaketan, nahiz eta bi esparru horietan eragina izan. Jardunaldi honen xedea da, beraz, paisaia genero ikuspegitik lantzearen esanahiari buruzko gogoeta egitea. Gizarte desberdintasuna islatzen duten eta, aldi berean, lurraldea ulertzeko eta antolatzeko modura eramaten diren harreman eta bizi-egoeren konplexutasuna eta dibertsitatea erakusteko beharra dago.

Kultur Paisaiei eta Ondareari buruzko Unesco Katedraren lanetik abiatuta, paisaiaren kudeaketan berdintasun estrategiak sustatzeko dugun konpromisoa indartu nahi dugu. Horretarako, genero ikuspegiaren, hirigintzaren eta lurralde antolaketaren arteko harremanaren inguruko esperientzia praktikoak eta gogoeta teorikoak bisibilizatzen lagunduko diguten adibideak hautatu ditugu.

Txostenak:

  • Iraunkortasuna eta generoa: beste mundu posible baterako ekofeminismoa – Angelica Velasco (Genero Ikasketen Katedra, Valladolideko Unibertsitatea).
  • Ekintza komunitarioak hiri-politiken diseinuan duen eraginaren inguruko gogoeta feministak. Kataluniako eta Euskal Herriko kasuak – Adriana Ciocoletto (Arkitekturan doktorea, Col-lectiu Punt 6-ko kidea) eta Amaia Albeniz (arkitektoa eta Hiria Kolektiboaren sortzailea).
  • Generoa eta habitata garapen iraunkorrerako Nazio Batuen politiken eraikuntzan – Ines Novella (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Berdintasun Politikak Unesco Katedra, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa).
  • Pentsamendu kritikoa eta proiektuen ingurukoa: espazioa, gorputza, generoa eta diseinua – Griselda Flesler (Idazkaritza Nagusiko Genero Saila, Buenos Aireseko Unibertsitatea)

Amaieran, bisita gidatua Punta Begoñako Galerietara

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
MAPS Mejores Amigos para Siempre Getxophoto 2023
Estatu osoko argazki eskoletako dozenaka ikasle bildu dira Punta Begoñan MAPS proiektua burutzeko
Bigarren urtez jarraian, monumentuak goraka doazen artista bisualak biltzen ditu, Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren 17. edizioan Getxon izan direnak.  ...
Galerietako zeramikak eta beren jatorria, Punta Begoñako bigarren erakusketan
Maiatzean Punta Begoñako apaindura-elementurik esanguratsu eta ezagunetako batera gerturatuko gara: galeriak estaltzen dituzten zeramiketara. Maiatzaren 4tik 30era, galeriak ezagutarazteko xedez...