gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Arriluze Txallenge 2025. Punta Begoña kirolez, historiaz, kulturaz eta elkartasunez bete da

ARRILUZE TXALLENGEren sorrera-helburua modu errazean eta, aldi berean, zehatzean definitzen da: “leukodistrofien aurka borrokatzea…igeriketa-zeharkaldi historiko bat berreskuratuz eta gure garaietara egokituz, Getxoko kultura- eta kirol-ondareari lagunduz“.

Asmo-adierazpen horretatik abiatuta, antolakundeak ardua hartu du ekitaldiak  urtez urte erakargarritasun, parte-hartze eta eragin handiagoak izan ditzan.

Horrela, ekainaren 28an, Swim Camp Getxok lortu zuen ehunka igerilari eta jende ugari biltzea Kirol Portuaren eta Ereaga hondartzaren arteko igeriketa-zeharkaldian.

 

Probaren lehen zatian izandako haize bortitzak eta aurkako mareek ez zuten eragotzi parte-hartze nabarmena, eta horrek diru-bilketa handia eragin zuen leukodistrofien aurkako borrokan, bai igerilarien inskripzioagatik, bai Gorro Cero solidarioa erosteagatik.

Aurten ere, Punta Begoñak atseginez hartu du parte Arriluze Txallengen, eta Galeriak ireki eta eskaini ditu ekitaldia aurkezteko, parte-hartzaileei arreta eskaintzeko eta sariak banatzeko.

Halaber, formatu handiko paneletan zeharkaldiaren atzoko eta gaur egungo irudien erakusketaren bidez, panelak hegoaldeko galeriaren fatxadaren gainean jarri dira, hor baitago ikuspen handiena Arriluze eta Ibarrako Markesaren pasealekutik, Getxoko kirol-portutik eta Ereagako hondartzatik, paseoan ibiltzeko Bizkaiko eremu ezagunetik.

Arriluze Txallenge

Punta Begoña Galeriak, zaharberritze-lanek aurrera egin ahala, finkatuz doaz jarduera sozialei, historikoei, kulturalei, prestakuntzakoei, aisialdikoei… espazio bizi eta ireki gisa, batez ere proposamenak gizarte-itzulera bultzatzen duten pertsona, kolektibo eta elkarteengandik datozenetan.

Zentzu honetan, Arriluze Txallenge eredua da helburu solidarioa bilatzen duelako, aldi berean oinarritzen delako kirolean, parte-hartze sozialean, berreskurapen historikoan, kulturan eta aisialdian.

Helburuak partekatzen ditugu, eta gure lurraldeko gune enblematikoenetako bat erakundearen esku jartzea harrotasuna eta betebeharra da.

Zorionak Swim Camp Getxori; Andrea de la Herari, erabateko irabazle gisa; Mikel Iriondori, gizonezko irabazle gisa; gainerako parte-hartzaileei, eta edizioz edizio hazten ari den ekitaldi baten erakunde babesleei eta laguntzaileei.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Santi Yaniz
“Punta Begoña inguru aparta da ikusmenari dagokionez”. Santiago Yaniz, argazkilaria eta kazetaria
Santiago Yanizek, paisaiaren eta mendiaren argazkigintzaren erreferentea denak, argitalpenak ditu National Geographic-en, eta liburu arrakastatsuen zerrenda luzea, liburuak planteatuta daude...
Grupo de personas esperan para entrar a una visita al monumento Galerías Punta Begoña
Prestakuntza, sorkuntza eta kultura gunea. 2022an Punta Begoña
Pandemiaren ondoren, Punta Begoñak apirilean irekizuen berriro, galeriak erabili zireneko mendeurrena zela eta, eta horiek berreskuratzeko eta gizarteak erabiltzea helburu...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.