gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Ipuin-kontalaria Punta Begoñan

Punta Begoñako ipuin-kontalariaren jarduera sartzen den esparrua kontuan hartuta, proiektua jendeari irekitzeko prozesuaren barruan eta izaten ari diren aurrerapenak jakinarazteko, iruditzen zaigu ezinbestekoa dela egiten ari garen lanaren oinarriak azaltzen dituzten mezuak sartzea ipuinetan. Badakigu mezu horiek eduki teoriko sakona dutela, eta haurrei helarazten zailak izan daitezkeela, baina ahalegin hori egitea ezinbesteko ikusten dugu, balio didaktiko handia duelako eta Punta Begoñan egiten ari garen lanean garrantzia duelako.

Horrez gain, jarduera hau ondasun kulturala zabaltzeko eragin handiagoa duen ekitaldi baten barruan dago; hain zuzen, Ondareari buruzko Europako Jardunaldietan (aurrerantzean, OEJ), Bizkaiko egoitzan. Hala, beharrezko ikusten dugu jardunaldien antolatzaileek proposatutako kontzeptuak nabarmentzea, 2017ko ediziorako gai estruktural gisa: Paisaia Bizia. Bizkaiko paisaien eraikuntza. Punta Begoñan egin den lanean bezalaxe, esparru honetan proposatutako jardueren protagonista bihurtuko da paisaia. Horregatik, paisaia ikusteko eta ulertzeko dugun modua transmititu nahi dugu, era orokorrean, eta kasu honetarako era zehatzean.

Azken horri dagokionez, ontzat jotzen dugu urrian emango diren bisita gidatuen eta ipuin-kontalariaren jardueraren arteko lotura (OEJ-Ondareari buruzko Europako Jardunaldien programa honen beraren zati gisa). Gure helburua da bertaratzen direnei Punta Begoñan1 eta inguruetan izan den bilakaeraren berri ematea, lurraldeak izan dituen eraldaketa guztiak gaur egungo errealitatean erabakigarriak izan direla uler dezaten.

 

 

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
ERTIBILek Bizkaiko arte abangoardistena Punta Begoñako paisaia magikora eraman du
Aurten ere, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Arte Bisualen Erakusketa Ibiltariak Punta Begoña Galeriak aukeratu zituen inauguraziorako, Lurralde Historikoan erakusketa-lekuak...
Punta Begoña Galerien zaharberritzea 2031n amaituko da
Obra plana Flysheko kobazuloan dago ikusgai, eta dagoeneko ekipamendura egindako bisitetan ezagutu daiteke 2025-2027 faserako, Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun eta...