gazteen
bisita

"Jolas-jarduera bat helduentzat eta adingabeentzat"
Hasiera / Elkarbanatu / Bisita / Gazteen< Bisita
Elkargunea

Punta Begoña Galeriak Ereaga pasealekua z.g. 48992 Getxo

Datak eta ordutegiak:

Asteburu eta jaiegunetan, egutegiaren arabera.

11:00etan edo 17:00etan, egutegiaren arabera.

Bisitaren iraupena:

60 minutu. Bisita hasi baino 15 minutu lehenago etorri behar da. Bisita hasi ondoren, ezin izango da taldean sartu.

Hizkuntzak eta adina

Euskara eta gaztelania, egutegiaren arabera.
6 eta 12 urte bitarteko adingabeentzat gomendatua eta beti heldu batekin.

Denboran eta espazioan bidaiatu, Euskadiren historiako leku paregabe batean barrena.

Behatu, ikasi, jolastu eta, batez ere, gozatu gure ondareaz, galeriak eta paisaia esploratzen dituzun bitartean, zuretzat diseinatu dugun «galeriKIT»aren laguntzarekin.

Bost zentzumenekin jolasean formak, koloreak, ehundurak… deskribatu eta milioika urtetan harri horien artean ezkutatuta egon diren sekretuak aurkitu.

Eta, batez ere, familian bizi ezazu.

*Oinetako erosoak eta hotzerako arropa ekartzea gomendatzen da, eraikina aire zabalean baitago.

*Kirol eta kultura ekintzak dauden egunetan garraio publikoan etortzea komeni da aparkelekuak oso urriak baitira eta bisitariek nahiko denbora ematen baitute aparkalekuaren bila.