gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
Campaña "Getxo con el feminismo" en Punta Begoña

“Getxo feminismoarekin kanpainak” galeriak aukeratu ditu bere erreferente historikoak M8-an ikusarazteko

Punta Begoñak Emakumeen Nazioarteko Egunean herriko adineko emakumeen ondare, aldarrikapen eta lorpenez sentsibilizatuko duen bideoaren eszenatokia izan da

 

Pixkanaka, Punta Begoña Getxon garrantzi sozial eta kultural handiena duten ekitaldiak aurkezteko eta ikusarazteko gune bihurtu da. Monumentu hau gero eta gehiagotan aukeratzen da bertako historiarekin eta biztanleekin lotutako jarduera berritzaile eta iraunkorrak hartzeko, bere presentzia, paisaian duen kokapen paregabea eta, batez ere, garrantzia historikoa dela eta.

Pixkanaka, Punta Begoña Getxon garrantzi sozial eta kultural handiena duten ekitaldiak aurkezteko eta ikusarazteko gune bihurtu da. Monumentu hau gero eta gehiagotan aukeratzen da bertako historiarekin eta biztanleekin lotutako jarduera berritzaile eta iraunkorrak hartzeko, bere presentzia, paisaian duen kokapen paregabea eta, batez ere, garrantzia historikoa dela eta.

Izan ere, Xurxo Ayán memoria historikoaren arkeologian adituak «Estatuan gutxi dauden kapsula historiko» moduan deskribatu zuen aretoa. Agian horregatik, Begoña Zorrozua (Oneka), Begoña Fernández (Gizatiar), Elisabet Araujo (Sikap) eta María Ángeles Basaberen (Eskuz) testigantzak zentzu handiagoa du hemen, Punta Begoñan, beste edonon baino.

Mujeres referentes de la campaña "Getxo con el feminismo" en Punta Begoña por motivo del 8M

Emakume hauek aktibismoa eta eskubideen defentsa gauzatu dute, belaunaldiak zaindu dituzte, beraien eta bere familien bizi-garapenari eutsi diote eta, hala eta guztiz ere, ez dute ia errekonozimendu sozialik.

Punta Begoñan ekintza honen bidez bere balioa aitortzen eta memoria kolektiboa berdintasunezko ikuspegi jasangarri batetik berreraikitzen lagunduko duten kontakizun berriak eta askotarikoak egiten laguntzea espero dugu.

 

Getxoko emakumeak, emakumeen elkarteen bitartez, banakako eta taldeko aldaketarako eragile izan dira, eta udalerriko gizarte- eta kultura-bizitzan eragile garrantzitsuak. Elkarrekin eraikitzeko elkartu zirenetik, aktiboki parte hartu dute eraldaketa subjektiboko eta ahalduntzeko prozesuetan.

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
BISITA ERREKORRA PUNTA BEGOÑAN
Denboraldia amaitzeko bi hilabeteren faltan, bisitarien kopuruak 2017ko gainditzen du dagoeneko. Pasa den apirilean bisiten denboraldia hasi zenetik, 13.000 lagun...
PUNTA BEGOÑA, ONDAREA "MUSIC LEGENDS"
BBK Bilbao Music Legends Fest Jaialdia ospetsuak Punta Begoña eta Sestaoko Labe Garaia aukeratu zituen “legenda ondare” gisa, 2024rako programazioa...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.