Joan den irailaren 12an, honako artikulu hau argitaratu zuen Il Giornale dell ‘Artek: “Restauri di architetture del ‘900: le Gallerie Punta Begoña nei Paesi Baschi (900. urteko arkitektura zaharberritzea: Punta Begoña Galeriak Euskal Herrian )”.
Aldizkari hau Italiako eta nazioarteko artearen panoramaren kultura-informazioaren erreferentziazko bitartekoa da, eta hizkuntza hauetan ditu edizioak: italieraz, ingelesez, errusieraz, txineraz, frantsesez eta grezieraz.
Artikulu horretan aipatzen du ” la giornalista Lucía Bohórquez, in un lungo articolo pubblicato sul sito del quotidiano spagnolo El País (Lucía Bohórquez kazetaria, El País egunkari espainiarraren webgunean argitaratutako artikulu luze batean)”.
Izan ere, Lucia Bohorquezek El Pais egunkarian argitaratutako lan sakona oinarri hartuta – lan horrek Kultura Sail Nazionala ireki zuen, eta hainbat egunez iraun zuen edizio digitalean –, Il Giornale dell ‘Artek zeharkatzen du “ambizioso progetto per il restauro di un complesso situato in un’area di notevole interesse geologico e archeologico (interes geologiko eta arkeologiko handiko eremu batean kokatutako gune bat zaharberritzeko proiektu anbiziotsua)”.
Punta Begoña Galeriak “Novecentoren hasierako burgesia industrialaren distira ekonomikoaren sinbolotzat” jotzen ditu, “interes geologiko eta arkeologiko nabarmeneko eremuan kokatua, oraindik ere XVII. mendeko Bilborako sarbidea babesten zuen gotorlekuaren aztarnak dituena”.
Artikulu luzea ilustratzeko Punta Begoñako galeria nagusiaren argazki handi bat dago; bertan, Horacio Echevarrieta eta Ricardo Bastida pertsonaiak deskribatzen dira, baita monumentuaren historia ere.
Kostaldeko flyscharen presentzia ere aipatzen du, hurbiltasunagatik Bizkaian egindako filmaketekin lotzen duena “per diversi episodi del serie Il Trono di Spade (Game of Thrones/Juego de Tronos saileko kapitulu batzuengatik)”.
Duela 4.800 urteko historiaurreko aztarnategi baten aurkikuntza nabarmentzen du “delle prime populazioni che cominciarono a uscire delle caverne nel Calcolitico (Kalkolitoan zehar kobazuloetatik irteten hasi ziren lehen populazioetakoa)”.
Artikuluak obraren konplexutasunaz hitz egiten du, monumentuak itsasoaren aurrean dagoen itsaslabarraren gainean duen kokapenagatik, eta iragartzen du hurrengo esku-hartzea itsasoari begira dagoen antzezpen-areto erraldoiaren berregituraketa izango dela: “una stanza che porta il peso della storia sulle sue pareti (historiak bere hormen gainean duen pisua metatzen duen espazioa)”.
Ondarea zabaltzea gizartearekin konektatzea helburu eta funtsa duen proiektu baten funtsezko zatia da.
Alde horretatik, oso eskertzekoa da gure inguruko komunikabideek egiten duten proiektuaren jarraipena, baita Il Giornale dell ‘Arte bezalako hedabideek, estatuko albistegiek eta Arquitectural Digest aldizkariak ere proiektuarekiko interesa agertu izana ere, El País egunkariak bere estatu osorako edizioan argitaratutako artikulu zorrotz eta luzearen ondorioz.


