gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
Obras de artistas de la muestra itinerante Ertibil Bizkaia 2023 en el salón de las Galerías Punta Begoña en Getxo
16 Urria 2023

Ertibil Bizkaiaren 41. edizioak bere ibilbideari ekingo dio eta 18 obra erakutsiko ditu Punta Begoñan azaroaren 5era arte

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ERTIBIL BIZKAIA Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltariak Bizkaian lan egin eta bizi diren 18 sortzaile berrien lanak erakustsiko ditu Getxoko Punta Begoña Galerietan azaroaren 5era arte.

Sarrera dohainik. Ordutegiak

1983tik ERTIBILen helburua Bizkaian sormen-lana egiten duten artista berriei laguntzea eta horien obrak sustatzea da.

ERTIBILek Bizkaiko gaitasuna, talentua, artea eta etorkizuna irudikatzen ditu. 41 edizioko ibilbidearekin, ERTIBIL erreferente bihurtu da arte bisualen esparruan, sortzaile gazteen espektro artistikoaren alderdi berritzaileena eta sortzaileena hartu du, eta arte garaikidea eskuragarriago egiteko aukera eman digu. Begoña de Ibarra

Getxo eta gero, Sestaoko erakusketa aretoak hartuko du, azaroaren 6tik 17ra, eta ondoren Balmasedako Horcasitas Jauregira lekualdatuko da, azaroaren 20tik abenduaren 17ra. Azkenik, Ertibil Bizkaia 2023 Barakaldon amaituko da, udal erakusketa aretoan, abenduaren 18tik 2024ko urtarrilaren 5era.

ERTIBIL BIZKAIA 2023 ARTISTAK

1. saria

JON ANDER GARCÍA (Santurtzi, Bizkaia, 1989)

sufi

Jon Ander Garciak paperarekin eta oihalarekin egiten du lan, eta horren gainean pintura akrilikoa “jaurtitzen” du, bere lanen prozesuan eta emaitzan ausazkotasuna lantzeko. Sufin hainbat oihalen zatiek artistaren interpretazio figuratibo bereizgarriak osatzen dituzte, dinamismoak ematen dituztenak, itzal- eta argi-eremuak sortzen dituztenak, irudi piktoriko tradizionalaren lautasunari aurre eginez.

2. saria

MAIDER ALDASORO DIAZ (Mexiko, 1992)

shirt off nere back

Obra saritua Aldasorok soldatzeko eta soldadurak eskaintzen dizkion aukerak ikertzeko duen nahitik sortu zen. Burdinazko xafla gaineko soldadura-teknikarekin egina, pieza handia da tamainari dagokionez, astuna, ebakiak eta landutako erreminta mekanikoen aztarnak dituena. Era berean  bertan irudikatutako marrazkia oso arina eta delikatua da.

3. saria

IBAI MADARIAGA SAGASTIZABAL (Mallabia, 1994) & MIEL OYARZABAL (Durango, 1994)

Ibai Madariaga arkitektoak eta Miel Oyarzabal artista plastikoak konbentziotik ihes egin zuten, industria-materialak eta ohiko tresnak erabiliz; adibidez, arotzerian, ekonomia material izugarriarekin garatzeko, eskultura sortzen dute, espazioa sotilki okupatzen duena eta barruan dituen jolas bolumetriko ugariak deskubritzeko ikuslearen konplizitate bisuala behar duena.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Bizkaiko Foru Aldundiak "IRON RIVER" produktu turistikoa aurkeztu du eta Punta Begoña Industria Ondare gisa nabarmendu du
Joan den martxoaren 6an, Sonia Pérez Ezquerra Garraio, Mugikortasun eta Turismoko foru diputatuak “IRON RIVER. Burdinatik titaniora ” ekimena aurkeztu...
Hasi dira Punta Begoña galerietako aurtengo lehendabiziko lanak
Punta Begoña galeriei balioa emateko lanean parte hartzen duten UPV/EHUko ikerketa taldeen lanaren emaitza gisa, hurrengo hilabeteetan egingo dituzten aurreneko...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.