Hasi berri den esku-hartzeak Getxoko espazio enblematiko honen distira berreskuratuko du eta bere erabilera soziala optimizatuko du.
Konplexutasun tekniko handiko lanak dira, eta, nazioartean abangoardian, Instagrameko @puntabegonaoficial kontuaren bidez transmitituko dira egunero.
Obra bisitagarria izango da, eta, garatzen den bitartean, gela ireki eta elkargune tekniko eta profesional bihurtuko da. Dagoeneko, elkargo profesionalen eta nazioarteko biltzarren eskaerak jaso dira, modu presentzialean bertaratzeko.
Punta Begoña Galerietako areto nagusiaren egitura berreskuratzeko eta indartzeko lanak eta sarrera monumentala zaharberritzeko lanak dagoeneko hasi dira, eta 11 hilabeteko epea izango dute egiteko. Obra abangoardian egongo da, prozesua lehenengo egunetik azken egunera arte erakusteak dakarren gardentasunagatik, bai aurrez aurre, bai astero, Instagrameko@puntabegonaoficial kontuaren bidez.
2021etik, Punta Begoña Fundazioa eratu zenetik, multzoa sendotzeko obra ez hain ikusgarriak baina beharrezkoenak eta premiazkoenak egin badira, segurtasuna bermatuz, monumentuaren distira berreskuratzera eta erabilera publikorako espazio berriak prestatzera bideratutako fase bati ekingo zaio orain, Punta Begoñan jarduerak hartzeko eskaera sozialari erantzuteko. Soilik 2025ean publikoari irekitako 100 jarduera baino gehiago egin dira, eta milaka pertsonak hartu dute parte. Eta hori obrak aurrera egiten duen bitartean.
Nazioarteko abangoardian
Lanen aurrekontua 1.168.411 eurokoa da (eta horietatik 769.000 euro Etxebizitza eta Hiri Agendako Ministerioaren %2 Kulturala Programatik jasotako diru-laguntzaren bidez lortu dira. Programa horren deialdi irekian, Punta Begoñak hamabigarren puntuaziorik onena lortu zuen aurkeztutako ia mila proiektuen artean) eta areto nagusiaren egitura finkatzea aurreikusten dute — forjatua, estalkia eta sabai faltsua barne —, baita sartzeko eskailera, atari monumentala eta Flyscheko haitzuloa berreskuratzea ere, haren ondare-balioa eta funtzionaltasuna indartuz.
Esku-hartzea Garapen Jasangarrirako Helburuak aplikatuz garatuko da, irisgarritasun unibertsala, pertsonen segurtasuna, espazioen osasungarritasuna, baliabideak eraginkortasunez berresku-ratzea eta hiriak bizigarriagoak egiten lagunduko duten bizikidetzarako eta gozamen sozialerako espazioak sortzea lehenetsiz.
Alde horretatik, nazioarteko abangoardian dagoen esperientzia bat da, prozesua lehen egunetik azken egunera arte erakusteak dakarren gardentasunagatik, bai aurrez aurre, bai sare sozialetan emanda. Astero hainbat gertaera garrantzitsuk obraren garapen zehatza erakutsiko dute erreportajeen, bideoen, elkarrizketen, zuzeneko istorioen, slide-rren, bilakaera-klipen edo amaierako dokumentalaren bidez, sortzen diren erronkak, arazoak eta konponbideak transmitituz.
Punta Begoña Fundazioaren presidente eta Getxoko alkate Amaia Aguirrek gogorarazi duenez:
«berrikuntza benetan indartsua da, eraikin bat berreskuratzeari aplikatu ez zaiona. Erronka nabarmena da, halaber, prozesuaren dibulgazioarekiko eta gardentasunare-kiko konpromisoan, obra begirada guztiei erakusten baitzaie bere iraupen osoan. Eta, jakina, prestakuntza mailan oso tresna baliotsua da, eta ondarearekin lotutako arlo askotako profesi-onalengana iristeko lanean ari gara».
Zaharberritze irekia
Obra bisitetan ikusi ahal izango da. Bisitak ez dira eteten, eta, gainera, gela aktibo, bizi eta ireki bihurtuko dira, eta foro, elkargo profesional, teknikari, enpresa eta biltzarretarako topagune profesional. Arkitekto, aparejadore, ingeniari eta nazioarteko biltzarren elkargoek dagoeneko eskatu dute obrak bisitatzea.
Interesa areagotu egiten da, deitutako lehiaketa irabazi ondoren lanak garatuko dituzten pro-fesionalen prestigioa kontuan hartuta. Bere ibilbidean, profesional horiek Valentziako Ozeano-grafikoan (egiturei dagokienez), Granadako Katedralean, Sevillako Katedralean, Pradoko Museo Nazionalean, Gasteizko Katedral Zaharrean edo Kordobako Erromatar Antzokian (ondare mai-lan) parte hartu dute. «Ezagutza, gogoa eta esperientzia» proiektu bati gehituko zaizkio, «ahalegin kolektiboaren eta berrikuntzaren adibidetzat» jo baitute, «horrelako monumentu bat leku pribilegiatu batean eraikitzeko sortzailearen espiritua eta ausardia berreskuratzen dituena».
“Zaharberritze irekiak markatzen du, gizarte-dinamikaren bidez, Punta Begoñaren etorkizuna, dagoeneko historiaren, kokapenaren, arkitekturaren eta funtzionaltasunaren arabera gizartea-ren zerbitzura dagoen ekipamendu zibiko bihurtu dena. 2025ean bakarrik, 100 jarduera baino gehiago egin ziren jendearentzat zabalik, eta, hori guztia, obrak egiten diren bitartean”, aipatu du, azkenik, Aguirrek.


