gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
Punta Begoña stand Costa Vasca Fitur 2024

Punta Begoña, Fiturren gailendua | Nazioareko Turismo Azoka 2024

Madril Babelgo benetako Dorre bihurtuko da, Fiturrarekin, urtarrilaren azken egunetan, munduko tokirik ezkutuenak erakargarriak izateko eta sektoreko profesionalen eta turista potentzialen mesedea lortzeko lehian dauden merkatu frenetiko batean.

Zaila da zurrunbilo horretan nabarmentzea, baina azken urteotan, Euskadik, Bizkaiak eta, modu etengabean Getxok, interes handia sortu dute, natura-, kultura- eta gastronomiaren inguruko-proposamen iraunkor batean oinarriturik. Era berean, kultura-ondarearen begirada berezia, berritzailea eta irekia eskaintzen du, hura ezagutu eta bizitzeko aukera emanez.

Gasteizko Katedral Zaharra, Gesaltza Añana eta orain Punta Begoña bezalako esperientziek aukera ematen dute gure ondareetara hurbiltzeko, ezagutzeko eta ondare horien parte izateko.

Punta Begoñako zaharberritze irekia Bizkaiko baliabide turistiko estrategiko, Euskadiko turismo-jardunbide egokien eredu edo turismo etiko eta iraunkorraren adibide bilakatu da denbora gutxian

Proiektu sozial eta kultural honetan, turismoa, Jendearen zerbitzura egongo den espazio bizigarri eta jasangarri bat sortzearen ondorioa da. Eta duen berezitasunagatik eta herritarren parte-hartzeagatik, interes nabarmena eta eztabaidaezina ematen dio Euskadiko proposamen-turistikoari.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
UPV/EHUko ikaslek eskolak hartu dituzte galerietan
“Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria Unibertsitate Masterreko” 30 ikasle inguru Punta Begoñara joan ziren, han “Kultur paisaiaren kudeaketa sozioekonomikoa”...
Punta Begoña GenerAcción foroan
EL CORREOk eta BBK-k antolatutako belaunaldien arteko topaketak bizikidetzari buruzko elkarrizketak eskaintzen ditu, gizarte garaikidearen berezko arazoak konpondu edo arintzeko....
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.