gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Punta Begoña, izen propioa duen ibilbide toponimikoa

Punta Begoña protagonista da, aurten ere, Getxoko Ibilbide toponimikoetan

 

Ibilbide horiek gure udalerriko toponimia, historia, kultura, natura eta kultura-ondarea zabaltzen dute, eta euskararen erabilera sustatzea eta gure historia herritarrei modu erraz eta erakargarrian hurbiltzea dute helburu.

Horretarako, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak «Ibilbide toponimikoak» izenekoak eskaini ditu berriro, Getxoko txokoak eta izen bakoitzaren atzean dauden istorioak ezagutzen laguntzeko. Eta, joan den maiatzaz geroztik egiten diren ibilbideen artean, Punta Begoñak oso leku berezia betetzen du galeriei bereziki zuzenduriko diseinatutako ibilbide baten bidez, hauen izena eta izugarrizko historia paseoaren edukitzat bereganatuz.

Duela urte batzuk, Euskara Zerbitzuko udal taldea, Bizarra Lepoan elkartea eta dokumentazio lanaren arduradun diren adituak -Victoria Bengoa, Armando Llamosas eta Josu Larrañaga- elkarlanean aritu ziren Punta Begoña Galerien balioa nabarmentzeko proiektuarekin, monumentu honetan kontakizun berezi bat definitzeko.

Ibilbide hauetan zehar ehunka bisitari eta kulturarekin konprometitutako  pertsona hauen lanaren ondoren, Punta Begoñak, bere kalitateagatik Argia Ereiten euskara saria jasoko duen proiektu honetan hartuko du parte aurten  ere. 

Horrela, Punta Begoña Fundaziotik tokiko historiarekin eta biztanleriarekin konprometitutako jarduera baten alde egiten dugu, herritarrek bertako paisaia, kultura-ondarea, geologia eta fauna hobeto ezagutzeko aukera izan dezaten. Eta, gainera, Punta Begoñak proiektu hezitzaile bati laguntzen dio, bere hastapenetatik znorabide horretan egindako lana osatuz.

Ibilbideak doakoak dira eta azalpenak euskaraz, maila parte-hartzaileen ulermenera egokituz. Baina, batez ere, pertsona guztiei, elkarteei, ikastetxeei, euskaltegiei… irekita daude.

Informazio gehiago: hemen

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Ondareari buruzko 2017ko Europako Jardunaldien barruan, urrian bisita gidatuak egin ziren Punta Begoñako galerietara
Punta Begoñako paisaiaren bilakaera Paisaia baten aurrean jartzen garenean, askotan, ahaztu egiten zaigu paisaia biziduna dela, gizakiaren eta ingurunearen etengabeko...
Shinova en Un País para escucharlo de RTVE grabando en Punta Begoña
Galeriek durundi eta dir-dir egiten dute "Un país para escucharlo" saioan
Ariel Rot musikari argentinarrak gidatzen duen “Un país para escucharlo” RTVEko saio ezagunak, martxoaren 5ean Kantauri isurialdeari eskaini zion bere...