gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Punta Begoña "OSO INTERESGARRI" dago

Galerietan gertatzen dena ez da Galerietan geratzen. 

2025ean zehar, Punta Begoña eta bere ingurunea zaharberritzeko prozesuak interesa eta oihartzuna sortu ditu komunikabide espezializatu eta jeneralistetan, tokikoetan, autonomikoetan, estatukoetan eta nazioartekoetan.

Oso eskertzekoa da Bizkaiko eta Euskadiko hedabideek prozesuari egiten dioten jarraipena, informazioa ematen dutelako eta gizartearen ezagutza eta parte-hartzea bultzatzen dutelako. Baina azkenaldian, Estatuko hedapen-kanalek artikulu luzeak eskaini dizkiote zaharberritze-prozesuari.

Nazioarteko aldizkari ospetsuek ere, besteak beste “Il giornale dell ‘Arte” aldizkariak, El País egunkarian erreportaje zabala argitaratu ondoren, artikulu luzea eskaini zioten Punta Begoña Galerien zaharberritze irekiari. Estatuko eta erkidegoetako telebistek ere hainbat alderditatik heldu zioten proiektuari.

Urteko azken hilabetean ezusteko atsegina etorri zen; izan ere, “Muy Interesante” aldizkari historikoak abenduko aleko Actualidad Discovery sailean hainbat albiste nabarmentzen zituen, horien artean “Getxoko Punta Begoña Galeriak berreskuratzea“.

Artikuluan zehar, Galerien balioari buruzko alderdi nabarmenak aipatzen ziren, “konplexu arkitektoniko eta XX. mendearen hasierako burgesia industrialaren distira ekonomikoaren sinbolo“ gisa.

Dioenez, Galeriak “interes geologiko eta arkeologiko handiko eremuan daude, zeinetan XVII. mendean Bilborako sarbidea babesten zuen gotorleku gisa erabili izanaren aztarnak baitaude oraindik“.

Erreportajean hitz egiten da, besteak beste, kostaldeko flyscharen presentziaz, 4.800 urteko historiaurreko aztarnategi baten aurkikuntzaz, Horacio Echevarrieta Galerien sustatzailearen pertsonaiaz eta galerien kokapen apartaz.

Eta nabarmentzen da gune arkitektonikoa “udalerriko jarduera kultural eta zibikoen ardatz“ bihurtzera deitua dagoela.

Interes handikoa da, “dibulgazioa eta herri-zientzia” lantzan dituen “Muy Interesante” aldizkariak, Punta Begoñaren zaharberritze-prozesua zabaldu izana, ospe handikoa baita, hainbat hamarkadatako aitorpenetan, ibilbidean, ehunka mila aletan, nazioarteko presentzian eta dibulgazio digitalean erakutsi duen bezala.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Getxoko Bizikleta Zirkuitua. Mendeurrena gurpil gainean Punta Begoñan.
  100 urte bete dira Getxoko Txirrindulari Zirkuituaren (Otxoa Anaien Oroimenezkoa) lehen edizioa egin zenetik. Orduan jendetza bildu zen Galeria...
Horacio Echevarrietak Punta Begoñan ematen du ongietorria
Bisita antzeztuek pertsonaia errepikaezin baten abenturak, azpijokoak, negozioak eta ondarea birsortuko dituzte. “Horacio Echevarrieta Pittsburghen jaio izan balitz, seguru asko...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.