gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Edozein egun Punta Begoñan

Erakusketek, literatura-hitzaldiek, GetxoPhotorako muntaiek, bisita teknikoek, zaharberritze artistikoak eta obra monumental baten emanaldi irekiak partekatzen dute egunero Punta Begoñako espazioa, dozenaka profesionalek eta bisitarik parte hartuz.

 

Hitzaldi literarioa

Ekainaren 4an, 19:00ak aldera, Punta Begoñako Areto Nagusiak  Elena Moreno idazlearen eta Agustín Herranz kazetariaren arteko solasaldia hartu zuen, bere edukiera osatuz.

Azken orduan iritsi zirenek aparteko aulkiak erabili behar izan zituzten esertzeko eta «La memoria, un patrimonio que se escribe» topaketa ikusteko. Topaketa hori Punta Begoña Fundazioak antolatu zuen Elena Morenoren Un bosque de álamos en Idaho azken liburuaren argitalpenaren testuinguruan, zein HarperCollins munduko argitalpen-talde nagusietakoak argitaratu zuen.

Solasaldian zehar hitz egin zen azken mendean emigrazioa, Gerra Zibila eta Gernikako bonbardaketa (distantziatik) eta XX. mendeko Europa nahasiaren gertaera historikoak bizi izan dituzten belaunaldien emozioei ahotsa emateko moduaz. Hauek dira Ameriketarako euskal emigrazioari buruzko erreferentziazko lan bihurtuko den eleberriaren funtsezko ildoetako batzuk.

Era berean, hitz egin zen literatura-lan bakoitzean, ondarean egiten duten bezala,  geratzen diren aztarnei buruz, baita ondare immaterial hura haien eta Punta Begoñaren berezko zati dela ere.

Elena Morenoren hitzek, Agustín Herranzek egindako galderei erantzunez, modu poetikoan islatzen dute literaturaren eta ondarearen arteko harremana.

«Hiriko eraikinek, dekorazioek eta paisaiek ematen diete forma nire pertsonaiei, beren bizitzako eszenografia gisa. Horregatik historia berreskuratu behar dugu, hori baita bizi gaituena eta gure baitan arrastoa uzten duena. Punta Begoña espazio zoragarria da, bere hormen artean nortzuk igaro ziren irudikatzera bultzatzen du, bizitza alaitzera bultzatzen du. Beti nahi izan dudan balkoia da».

 

Nazioarteko Irudi Jaialdia

Ostegunean bertan, ekainaren 4an, Galeriak zurrunbiloan zeuden GetxoPhotoren Batzar Nagusia muntatzeko, nazioartean ospe handia lortu duen jaialdi honen funtsezko topaketa.

GetxoPhotok 2026an bere hogeigarren urteurrena ospatzen du, eta Punta Begoña aurkezpenez, erakusketaz, hitzaldiz, bisitaz eta topaketaz bete du; horiek egunero monumentura Jaialdiak proposatzen duen artean, hausnarketan, berrikuntzan eta jolasean parte hartzen duen jende ugari erakartzen dute.

Literatura, argazkigintza, topagunea… eta obra.

 

Obra irekia eta gela irekia

Ostegunean, hilak 4, abian ziren areto nagusiaren, atari monumentalaren eta “Flyscheko haitzuloaren” egitura berreskuratzeko eta zaharberritze artistikorako lanak. Egun horretan bertan, zuzenean ikusi ahal izan ziren egiturazko zaharberritze eta berreskuratze-talde ospetsuaren lanak; talde hori horretarako deitutako lehiaketa publikoaren esleipenduna da.

Granadako eta Sevillako katedraletan, Pradoko Museo Nazionalean, Gasteizko Katedral Zaharrean edo Kordobako Erromatar Antzokian lan egin duen profesional-talde bat.

Obra Ikasgela Ireki gisa planteatzeak bisita akademiko eta teknikoak gaitzen ditu, eta ostegun horretan bertan Bizkaiko Aparejadoreen Elkargoko ia ehun profesionalen bisita izan zen.

 

“Punta Begoña, barrutik”

Ikasgela Irekia ez da aurrez aurre soilik garatzen, formatu digitalean ere garatzen da, planetako edozein tokitatik haren jarraipen teknikoa, historikoa eta dibulgaziokoa ahalbidetuz.

Horretarako, @puntabegonaoficial kontuaren bidez edukiak txertatzen dira Instagramen, eta ia “zuzenean” eta era abangoardistan estruktura- eta arte-ikuspegitik konplexutasun tekniko handiko obraren emankizuna egiten da.

Ekainaren 4an jardunaldiari zegozkion edukiak grabatu ziren, eta oraingo honetan zuzeneko bideoak eta istorioak izan ziren.

Ekimen horren mezuak eta erantzunak oso urrun dauden tokietatik hasi dira iristen:

«Goraintziak Venezuelatik. Nire imajinarioaren amets bat eraikitzen»; «Haurtzaroko atxikimendu-leku bat distantziatik ikustea zoragarria da».

Uruguaitik, Pensando en Patrimonio irratsaioak, milaka profesional barne hartzen dituzten sareen bitartez, bat egiten du prozesuaren jarraipenarekin.

Ekainaren 4an, osteguna, 21:00etan, Punta Begoñako areto nagusitik azken aulkiak eta soinu-ekipoko tresnak erretiratu ziren. Ordu gutxiren buruan, GetxoPhotorako muntaketa-lanak, erakusketak, bisitak, jarduerak… eta obra egingo ziren.

Punta Begoña «barrutik», mundura irekia, historian, artean eta bizikidetzan zehar bidaia aparta aprobetxatu eta partekatzeko.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Amaia Mirandaren ahotsak eta gitarrak soinu magikoak lortu dituzte Punta Begoñan EITB Kulturaren eskutik
Urriaren 11n, EITB Kulturak Amaia Mirandaren emanaldia eskaini zuen Punta Begoñan, abeslariak bere proiektuez eta musika ulertzeko moduaz hitz egin...
Zinemaldian estreinatuko da "Esto es Hollywood", Ibarretxe anaiei buruzko dokumentala, Punta Begoña bisita zuena
Esto no es Hollywood (Ibarretxe anaien amaitu gabeko istorioa) joan den irailaren 21ean aurkeztu zen Donostia Zinemaldian 2024.   Jone...