gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Europako Kontseiluak Punta Begoña zoriondu du Ondarearen Europako Jardunaldien arrakastagatik

“Punta Begoña, Zuzenean”, urrian Punta Begoñan garatutako Irrati eta Ondare Jarduera, Europako Kontseiluaren Programa Ofizialean sartu zen.
Punta Begoña Fundazioa Ondare Arkitektonikoari eskainiko zaion 2025eko European Heritage Days edizioan lanean ari da. Galerien zaharberritze eta erabilera sozialaren prozesuarekin lotura berezia duen gaia da, Europan “Europako Arkitekturaren Aniztasuna eta eraikinen eta komunitatearen arteko harremana” erakustea helburu gisa planteatzen bait da.

Joan den 2024ko abenduaren 16an, Europako Kontseiluak, Matjaz Grúden, erakundeko Director For Democracy delakoaren bitartez, eskerrak emateko eta zoriontzeko gutun formal bat bidali zien Punta Begoña Fundazioari eta European Heritage Days 2024 Programa Ofizialaren parte izan diren proiektuei, hain edizio berezi baten arrakastan laguntzeagatik, Europako Kontseiluaren 75. urteurrena eta Europako Kultur Konbentzioaren 70. urteurrena betetzean.

Punta Begoña, Zuzenean, urriko ostiral guztietan egin zen, Punta Begoña Fundazioaren eta Bilbo Herri Irratiaren ekimen bateratu baten bidez. Beharbada, Euskadiko Irrati eta Telebistako Kazetarien Elkarte ospetsuak jarduerari emandako saria da haren irismenaren eta edukien laburpenik onena.

Epaimahaiak bereziki baloratu zituen profesionalen eta publikoaren parte-hartze zabala, uhin eta sare sozialen bidez mundu osoan milaka lagunek egindako jarraipena, irrati amerikarrekiko lankidetza, Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatutako edukiei egindako ekarpena, Kultura Ministerioak jarduera kultural gisa balioetsi izana, eta Europako Kontseiluaren programa ofizialean sartu izana.

Europako Kontseiluak bere komunikazioan adierazten du Programa Ofizialeko jarduerek ateak irekitzen dituztela eta aukerak sortzen dituztela “pertsonak Europako kultura-aniztasunarekin eta historiarekin konektatzeko. Hain ezagunak ez diren historia komunitarioak erakustea edo leku enblematikoak guztientzat irekita egotea bermatzea, haien ekarpenek ondarea babesten dute eta, aldi berean, ulermena eta batasuna sustatzen dute”.

Amaitzeko, honako hau adierazi du:

Ondarearen Europako Egunen arrakasta bere dedikazioaren testigantza da, eta benetan ohorea da bere lanaren eragin positiboa ikustea”.

Europako Kontseiluaren aitorpena Fundazioaren konpromisoa bultzatzeko errefortzu garrantzitsua da. Izan ere, 2025eko Ondarearen Jardunaldietan ari da lanean, eta aurten Punta Begoña zaharberritzeko zereginarekin lotura zuena duen, Ondare Arkitektonikoa eta eraikinen eta komunitatearen arteko harremana ditu ardatz.

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Fuerte La Galea
Fundazioak 2025ean ekingo dio Galeako Gotorlekua egokitzeari
Lehenengo fasean, garbiketa, lorezaintza eta erakusketen dibulgazioa egingo dira, euskarri eta bisita gidatuen bidez.   Galeako gotorlekua gizarteak erabiltzeko eta...
Getxok Udako programazio aberasgarria aurkezten du. Uda teatrala Punta Begoñan
Ekaineko datozen asteburuei begira, Getxoko Punta Begoña Galerietan mikro-antzerki ziklo bati ekingo dio. Hainbat antzezpen izango dira ibilbide zabaleko euskal...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.