gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
9 Ekaina 2025

Oceans for Future

Itsasoaren ekonomiak Punta Begoñaren potentziala deskubritu du.

BEOW 2025 Basque Environment Week dela eta, Oceans For Future elkarteak bere saioa Punta Begoñan egitea erabaki zuen, Only One Comunicación y Marketing, Nakusarbe, Zientzia eta Kulturaren Dibulgaziorako Elkarteak, eta Coop&Co2030, Giza Garapen Jasangarrirako Ezagutzaren Kudeaketarako Sare Kooperatiboak antolatuta.

Networking topaketa hau ekainaren 6an egin zen Galerietan,  Ozeanoen Munduko Eguna ospatzeko. Izan ere, egun hau Nazio Batuek ezarrita dago eta urtero ospatzen da ekainaren 8an, ozeanoek gure eguneroko bizitzan eta bereziki klimaren erregulazioan duten garrantziari buruzko kontzientzia sortzeko.

Testuinguru horretan, Ekonomia Urdina funtsezko estrategia da hazkunde ekonomiko iraunkorra bultzatzeko, itsas baliabideen aprobetxamendu arduratsua maximizatuz.

Ekitaldiaren antolatzaileen planteamenduaren arabera: “ekonomia urdina aukera bat da Getxorentzat garapen iraunkorrean erreferente gisa finkatzeko, kostaldean duen kokapena eta enpresa-dinamismoa aprobetxatuz”.

Lan-tailerrak ikerketa, zientzia eta ekonomia arloetako enpresa, erakunde, ekintzaile eta berrikuntzako liderrak bildu zituen Punta Begoñan, Ekonomia Urdinari buruzko esperientziak aztertzeko eta partekatzeko, aprobetxamendu iraunkorraren ikuspegitik.

Punta Begoña egoitza gisa aukeratu izanaren arrazoiak izan dira batetik duen kokapen estrategikoa eta mendeetan zehar itsasoari lotuta duen historia, eta bestetik Horacio Echevarrieta haren sustatzailearen nortasuna, bera baita enpresari gogoangarrienetakoa, bai bere bizitzan zehar martxan jarri zituen eta, neurri handi batean,  gaur egun arte iritsi diren ekintzailetza-kopuru handiagatik, baita, jakina, bere bizitza profesional eta pertsonal gehiena itsasoari lotuta egon zelako.

Era berean, Galeriak aukeratzeko beste arrazoi bat da haien berreskuratze-proiektua aitzindaria izatea nazioartean, Garapen Jasangarriko Helburuak betetzean eta haien eraginkortasunean egiaztapen sakona duelako.

Antolatzaile-taldea eta parte-hartzaileak Punta Begoñan Punta Begoña bisitatu zuten, bai Maria Peraita Fundazioko zuzendariaren eskutik, baita adituen eskutik ere, hain zuzen Horacio Echevarrietak  itsasoa bere lanbide eta pasio bihurtu zuen enpresaburu gisa duen irudian adituak direnen eskutik.

Galeriak tailerreko lanetarako egokitzeak Punta Begoñaren potentzialtasun funtzionala erakutsi zuen, parte-hartzaileek oso positibotzat jo zutena. Ondorengo txostenetan, halaber, nabarmendu zen Lurraldeko aparteko eszenatokia eta elementu historiko-kulturala zela.

Historia, kokapen estrategikoa, eraikuntza-kalitatea eta askotariko funtzionaltasuna dira Punta Begoña Galeriak berreskuratzeko proiektuaren oinarriak. Proiektu hori errentagarritasun sozialera eta kulturalera bideratuta dago, bai eta biztanleek espazioa erabat gozatzera ere zaharberritzean zehar eta amaieran.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Amaia Agirre, alcaldesa de Getxo, Irantzu Uriarte, concejala de Cultura, Carmen Díaz, concejala de Igualdad y Cohesión Social, y
Berdintasunerako bidea Punta Begoñan heldu da (eta ikusgai dago)
Bide luzea berdintasunerantz: Euskadiko emakumeak XX.mendean izenburuko erakusketa izango da, Getxoko Udalaren eskutik, gaurtik datorren maiatzaren 26ra, Punta Begoña Galerietan,...
Paisaia mundu globalean nortasuna sortzeko elementu gisa aztertzeko jardunaldia egin dute Punta Begoñan
70 profesional baino gehiago daude gaur Getxoko Punta Begoña Galerietan, “Lurralde antolamendua eta globalizazioa: gure nortasunari eutsi al diezaiokegu?” jardunaldian....
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.