gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Punta Begoña, oporretan zabalik

Punta Begoñaren historia eta eraikuntzaren kalitatea nabarmentzen dituzte lekua bisitatzen duten gehienek, gizarteari eskaintzen zaizkion jarduera- eta partaidetza-modalitate ugarietako batean. Baina argiak, espazioak, kokapenak eta inguruak ere paregabe egiten dute monumentua.

Hori dela eta, Punta Begoñako jarduerak udan zehar ez du behera egiten, eta urteko gainerako sasoietan bezalako parte-hartzea dakar.

2025eko uda funtsezkoa izaten ari da proiektua garatzeko.

Alde batetik, barne-mailan lan handia egin da Espainiako Gobernuak Punta Begoñari, % 2 Kulturalaren Programaren bidez, laguntzak emateko behin-behineko ebazpena behin betiko bihur dadin… Eta lortu egin da.

Azaroan jaso zen behin betiko emakida-ebazpena.

Deialdi Ireki hori oso zorrotza da; bertara Estatu osoko ia 1.000 proiektu aurkeztu ziren, horietatik 92k lortu zuten behin-behinean onartzea, eta Euskadin 2 baino ez ziren izan. Lortu duen proiektu zibil bakarra Punta Begoñarena da. Horrek aurrerapen handia ekarriko du obran, baita gizartean erabiltzeko eta gozatzeko espazioak prestatzean ere.

Bien bitartean, programatutako jardueretan herritarren parte-hartzea nabarmena izan da.

Ohiko bisitek erantzun ona izan dute, eta, sasoi honetan, gero eta turista gehiago etorri dira estatutik eta nazioartetik.

Paisaia– eta antzeztutako bisitek oso harrera ona izan dute, eta azken horietan, aste batzuk lehenago eskuragarri zeuden edukierak osatu dira.

Ertibil Arte Bisualen Erakusketa Ibiltariaren barruan eskainitako bisita gidatuen lekuak ere bete ziren, Bizkaiko arterik abangoardistena Punta Begoñako paisaia magikora” eraman duena (El Correo, 2025eko uztailaren 11).

“Punta Begoñaren historian zeharreko bidaiek” interes handia sortu dute, eta ekainaren 13an oroitzapen berezia izan zen 1937an, Santurtziko kaian milaka haur erbesteratzeko ontziratzen ziren bitartean, Getxoren eta Abraren aurkako bonbardaketen urteurrenerako. EiTBko albistegiek erreportaje hunkigarria egin zuten Galerietara egindako bisitan ikus daitekeen gertakari triste horren azken belaunaldiko birsortze birtualari buruz.

Gainera, hainbat lekutatik etorritako kolektibo ugarik bisitatu dute Punta Begoña.

Eta dozenaka umek disfrutatu zuten Galeriak ikertzen eta hango txoko bakoitzetik sartu nahian Getxon udalekuetan gozatzen zuten bitartean.

@PuntaBegoña

Bestalde, Eibarko Ipurua Jubilatuen Elkarteak hainbat talde antolatu zituen monumentuan paseatzeko.

Alejandro Sarmiento, Promueve Burgoseko zuzendari nagusia eta Giza Eboluzioaren Museoko eta Leoneko Hizkuntzaren Gaztelania Institutuko zuzendari ohia, proiektuaren berezitasuna ezagutzera hurbildu zen.

Era berean, Mexikoko ordezkaritza batek uda aprobetxatu zuen Punta Begoña ezagutzeko. Juan Ignacio del Cueto Ruiz-Funes, Arkitektura, Hirigintza eta Paisaiaren Ikerketa Zentroko koordinatzailea eta Mexikoko UNAM Arkitektura Eskolako zuzendaria (2021-2025) buru izanik, eta Ander de la Fuente arkitektoak lagunduta, Punta Begoñara hurbildu ziren, nazioarteko erakusketen eta berrikuntza-proiektuen egoitza gisa duen potentziala erakarrita.

Gero eta ohikoagoa da berrikuntzaren eta enpresaren munduarekin lotutako talde eta kolektiboen presentzia, Punta Begoñan jarduerak egiteko leku inspiratzailea ikusten baitute. Ekainean, Oceans for Future elkarteak networking-topaketa egin zuen Galerietan, BEOW 2025 Basque Environment Week ekimena zela eta. Uztailean, berriz, Getxolanek antolatutako InnoGest Enpresa Kudeaketako Berrikuntzarako Praktika Komunitatean parte hartu zuen enpresa-taldea izan zen.

Denbora horretan, ikus-entzunezko grabazio-saio historikoak, turistikoak edo promozionalak egin dira, baita nazioarteko serieak ere, hala nola Catherine Zeta-Jones eta Rafferty Law protagonista dituen “The price you Pay“.

Kirolaren eta gizarte-lankidetzaren esparrutik, Arriluze Txallengek Punta Begoñara hurbildu zuen bere proiektua aurten ere, eta kanpoko erakusketa bat ere jarri zuen, panel ikusgarriekin, Ereaga pasealekuaren eta Arriluze eta Ibarrako Markesaren elkargunean, Euskadin jende gehien ibiltzen den eta ikuspen gehien duen eremuetako bat.

Arriluze Txallenge

Udako hilabete hauetan milaka pertsonak hartu dute parte Punta Begoñako jardueretan, eta dozenaka dira kolektiboek eta elkarteek Galerietarako diseinatzen dituzten proposamenak, gero eta leku handiagoa izango dutenak obraren hurrengo esku-hartzean landuko den espazioen funtzionalizazioan oinarrituta.

 

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Escena del rodaje de la serie independiente "Viejas Glorias" en Punta Begoña
Filmaketa berria Punta Begoñan
Joan den otsailaren 4an, “Viejas Glorias” telesail independentea filmatu da Punta Begoñan, galeriekin lotura berezia duen Jon Ander Serrano “Jaxsa”...
Labarra, bisita gidatuetako lehen erakusketako protagonista
Aurtengo bisita gidatuek beste formatu bat izango dute: ibilaldi gidatuaz gain, hainbat erakusketa jarriko ditugu hilero, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko....
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.