Lekukotzak bildu dira Punta Begoñako memoria kolektiboa osatzeko

Apirilaren 24an eta 26an, Punta Begoña Galeriekin nolabaiteko zerikusia duten herritarren lekukotzak biltzeko aurreneko saioak egin genituen, eta galeriei buruzko bizipenak eta istorioak eman dizkigute, baita argazkiak, bideoak, liburuak eta beste ere. Lekukotzak biltzeko, zenbait elkarrizketa egin ditugu Getxoko Romo Kultur Etxean, aldez aurretik hitzordua eginda, eta bideoz grabatu ditugu. Aurrerago, bilketa irekiago bat egin […]

Labarra, bisita gidatuetako lehen erakusketako protagonista

Aurtengo bisita gidatuek beste formatu bat izango dute: ibilaldi gidatuaz gain, hainbat erakusketa jarriko ditugu hilero, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Apirileko erakusketa galerien azpiko flysch motako labarrari eta labarrak eraikinarekin duen interakzioari buruzkoa da. Labarra benetan mugitzen da? Haren mugimenduek ba al dute eraginik galerien egonkortasunean? Apirileko bisita gidatuetan, besteak beste galdera horiei erantzungo zaie. […]