gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna

Punta Begoña, zugandik metro batera

Maiatzean Bilboko kaleak bisitariz betetzen dira. Urte osoan zehar Bizkaiko hiriburuan bidaiarien presentzia garrantzitsua bada ere, uda hurbildu ahala jende kopurua biderkatu egiten da.

Aurten, gainera, UEFA Europa League 2025eko finala izango da, eta dozenaka mila lagunek beteko dute hiria.

Oso garrantzitsua da eragin turistiko hori Bilbotik Bizkaiko herriek dituzten ondare-, kultura- eta natura-erakargarri askotara hedatzea.

Horregatik, eta bertako biztanleen interesa piztearren, maiatzaren 13tik 26ra bitartean, Punta Begoña oso modu erakargarrian dago presente komunikazio-bide nagusian metroa garraiobide gisa erabiltzen duten dozena mila pertsona horientzat, bertakoentzat eta bisitarientzat.

Alde Zaharreko eta San Mameseko geltokietan kokatutako kartel ikusgarrien bidez, Punta Begoñak Galerietatik bidaia denboran zehar egitea proposatuko du, eta in situ murgiltzea, teknologiarik berritzaileenen bidez, monumentuak bizi izan dituen une historiko nagusietan, eta bertatik, Bizkaiko, Euskadiko, Espainiako, baita Europako historiako gertaera garrantzitsuetan ere, duela 65 milioi urtetik gaur arte.

360º formatuko bistaratzea, birsortze birtualaren bidez lortua, adimen artifizialaren, efektu berezien eta estetika zinematografikoaren bidez egina, izango da proposamenaren irudia.

La remisión a la web puntabegonagetxo.eus permitirá acceder a la información global del proyecto, así como al conjunto de actividades, visitas temáticas, teatralizadas, paisajísticas, exposiciones, presentaciones, foros, conciertos, etc., que se desarrollan en Punta Begoña de forma paralela a la restauración del monumento.

Puntabegonagetxo.eus webgunean proiektuaren informazio orokorra eskuratu ahal izango da, bai eta monumentuaren zaharberritzearekin batera Punta Begoñan garatzen diren jarduera, bisita tematiko, teatralizatu, paisajistiko, erakusketa, aurkezpen, foro, kontzertu eta abarren gainekoa ere.

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Representantes de los destinos turísticos de Getxo posan junto al logo del Código Ético de Turismo de Euskadi
Punta Begoñan turismo etikoa eta iraunkorra
Turismoa ez da lehentasunezko helburua Punta Begoñarentzat. Argi dago oso baliabide historiko, paisajistiko edo arkitektoniko erakargarria dela. Baina proiektua bertako...
Punta Begoñak Ondarearen Sari Iberikoa lortu du bere kategoria berezian
Fundazioaren Patronatuaren aniztasuna eta proiektuan hainbat erakunde inplikatzeko gaitasuna funtsezkoak izan dira sari nagusia lortzeko.   Prozesu integralak, abenduan bertan,...
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.