gaurkotasuna

"Egunero esperientzia bat"
Hasiera / Elkarbanatu / Gaurkotasuna
Visita guiada en las Galerías Punta Begoña en Getxo
28 Apirila 2023

Punta Begoñak bisita-programari ekingo dio berriro, espazio gehiagorekin eta irudi berrituarekin

Getxo, Bizkaia eta Euskadiko gako historiko berriekin; aurreko bisitetan helezinak ziren lekuetarako sarbidea eta bisita fisikorako laguntza digitala

Punta Begoña Galerien jarduera programa berria hasi da gaur, ostirala, bisita gidatu berriekin. Asteburu honetan itunpeko taldeentzat izango dira bisitak eta maiatzaren 5etik aurrera herritar guztientzat. Diseinua aldatu egin da eta berritzaileagoa da, monumentua oraindik ezagutzen ez duen jendeari zuzendua, baina baita bisitatu dutenei eta eduki berriak aurkitu eta obraren bilakaera jarraitu nahi dutenei ere.

Punta Begoñako historiaren eta “istorioen” garrantzia areagotu egingo da, eta aurreko bisitetan helezinak ziren espazioak bisitatu ahal izango dira, obra eta segurtasun arrazoiengatik.

Garrantzi bereziko 13 gune identifikatu eta seinaleztatu dira, Punta Begoñako sekretuak ezagutzeko aukera emango dutenak, bai Getxo, Bizkaia eta Euskadiko historian izan duen garrantziaren ikuspegitik, bai galerietako hormen barruan izan diren giza istorioak eta pasadizoen ikuspegitik. Era berean, proiektua, obraren bilakaera eta monumentuaren etorkizuna ezagutzeko aukera emango dute.

 

Besteak beste, Flysheko haitzuloa, Abra gaineko Talaia, Lorategi Gotortua, Terraza Jagolea edo Historiaurreko Kokalekua bezalako tokiek beti estrategikoa izan den leku baten gakoak ezagutaraziko dituzte, neolitikotik XX. mendera, XVI. eta XVII. mendeetako defentsa-borroketatik, Bizkaiaren abiatze ekonomikotik, Gerra Zibiletik, frankismotik edo krisi ekonomiko eta sozial berrienetatik igaroz.

Nuevas visitas guiadas en Punta Begoña

Bisitak, puntu bakoitzera fisikoki sartzeko aukera emateaz gain, horietan guztietan argazkiak, bideoak, testigantzak eta, kasu askotan, argitaratu gabeko irudiak modu digitalean eskuratzeko aukera emango du, Punta Begoñaren balio historiko bakarra ulertzeko. Ildo horretan, ostiral, larunbat eta igandeetako bisita gidatuekin batera, aste barruan ikastetxe, talde, elkarte eta abarrentzako aukera egongo da, eduki eta garapen orokor edo tematikoekin.

Fundazioak edo bizitza kultural eta artistikoko beste aktore batzuek antolatutako jarduerak, erakusketak, musika eta tailerrak ere programatuko dira, obrarekin eta bisitarekin bateragarriak direnak.

Eman izena eta sartu istorioan!

Ezagutu sarrera honekin lotutako gai gehiago
Labarra, bisita gidatuetako lehen erakusketako protagonista
Aurtengo bisita gidatuek beste formatu bat izango dute: ibilaldi gidatuaz gain, hainbat erakusketa jarriko ditugu hilero, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko....
Paisaia mundu globalean nortasuna sortzeko elementu gisa aztertzeko jardunaldia egin dute Punta Begoñan
70 profesional baino gehiago daude gaur Getxoko Punta Begoña Galerietan, “Lurralde antolamendua eta globalizazioa: gure nortasunari eutsi al diezaiokegu?” jardunaldian....
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.